DOLU-OFIZIALAREN ADIERAZPENA


Albenizko tren-geltokian atzo gertatutako zorigaiztoko gertakariaren
aurrean, non gure auzokidea Enara hil baitzen eta bere lagun bat ere
zauritu zen, Alegría-Dulantziko Udalak, bai eta bertako bizilagunek
ere, doluminak eta babes osoa eskaintzen diete haren familiari,
lagunei eta hurbilekoei.

Une zail hauetan gure maitasun eta elkartasunik zintzoena helarazi
nahi diegu, bereziki Nerea, Iván eta Anderri, besarkada bero bat
bidaltzen dizkiegu.

Besarkada handi bat bidaltzen diegu baita ere zauritutako neskari,
laster zendatuko delakoan.

Udalak, erakundearen babesa adierazteko, 2 dolu-egun oficial ezarri
ditu Enararen heriotzagatik.

Dulantzin, 2025eko Ekainak 17