Eskola- eta kirol-zonaldea bizikletaz lotzeko bidegorria
Alegría-Dulantziko Udalak 32.807,78 Euroko dirulaguntza jaso du, Klima Aldaketaren Lerroaren Eusko Jaurlaritzaren 2020ko laguntzen deialdiaren barruan, eta Ingurumen sailburuordearen 2020ko abenduaren 30eko EBAZPENAREN arabera, zeinaren bidez ebazten baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko uztailaren 21eko Aginduaren deialdia. Agindu horren bidez, udalei, mankomunitateei, beste toki-erakunde batzuei, tokiko erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei dirulaguntzak emateko deialdia egiten da, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituztenean, eskola- eta kirol-zonaldea bizikletaz lotzeko.
Proiektuaren jarduketak izan dira, batetik, seinaleak jartzea eta pintatzea, eta, bestetik, eraikuntza-obrak egitea:
Proiektu honen bidez lortu diren helburuen artean, honako hauek daude:
Alegría-Dulantzin jarduera fisikoa egitea sustatzea
Bizikletaz eta dibertsitate funtzionala duten eta gurpil-aulkian joan behar duten pertsonen zirkulazioa segurtasun handiagoz hobetzea eta erraztea.
Alegría-Dulantzin bizikletaren erabilera handitzea, garraiobide garbia eta jarduera fisikoa egiteko aukera ematen duena.
Motorrik gabeko gurpildun ibilgailuentzako berariazko zirkulazio-espazio bat prestatzea, seinaleztatuta eta mugatuta.
Ibilgailu motordunentzako bideak murriztea, bi erreitik errei bakarrera pasatuz, bidean zirkulatzeko arriskua nabarmen murriztuz.