IRAGARKIA


Osoko Bilkurak, 2023ko maiatzaren 10eko ohiko bilkuran, erretiro aurreratuagatiko primei buruzko Udalhitzen 95. eta 96. artikuluak ez aplikatzea adostu zuen, Eudelek emandako txosten juridikoan oinarrituta, zeina, era berean, Auzitegi Gorenaren duela gutxiko jurisprudentzian oinarrituta dagoen, zehazki Auzitegi Gorenaren apirilaren 5eko 421/2022 Epaian (RC 850/2021).

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 38.6. artikuluan aurreikusitakoaren arabera argitara emana.

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, aurkaratzeko, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean jar daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, erabakia jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean; edo, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, eta horren berariazko ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, errekurtsoa ezesteko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Alegría-Dulantzin, 2023ko maiatzaren 22an
ALKATEA
Izpta.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria