Iragarkia.


Udalbatzak adostu zuen, 2022ko urriaren 19ko ohiko bilkuran, Alegría-Dulantziko Torrealdea kaleko lurpeko udal-aparkaleku zerbitzuaren zerga-ordenantza arautzaileari hasierako onespena ematea.

Interesdunek espedientea aztertu eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten ematen da aditzera. Erreklamazioak hogeita hamar eguneko epean aurkeztu behar dituzte, iragarkia ALHAOn argitaratzen denetik; jendaurreko epea amaituta erabakiaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onartutzat joko da.

Alegría-Dulantzin, 2022ko azaroaren 7an
ALKATEA



Izpta.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria

ELEKTRONIKOKI IZENPETURIKO AGIRIA