COVIDari AURRE EGITEKO HAURREN JOLAS PARKEAK ERABILTZEKO JARRAIBIDEAK


Erabiltzaileen erantzukizuna izango da erabilera-neurriak betetzea. Haurren kasuan, haiekin dauden helduen ardura izango da.
• Gehienezko edukiera: erabiltzaile bat 4 metro koadroko.
• Eskuak xaboiarekin edo gel desinfektatzailearekin garbitu behar dira sartu aurretik eta irten ondoren
• Ezingo dira 2 erabiltzaile edo gehiago elkartu 4 metro koadroko espazio berean, horiek guztiek maskara eraman ezean.
• Nahitaezko izango da maskara erabiltzea 6 urtetik gorakoentzat, betiere 1,5 metroko distantziari eutsi ezin bazaio.
• Erabiltzaile bakarra elementu bakoitzeko, jarraibide orokor gisa:
o Mugikortasun urriko ekipoak: erabiltzaile 1, laguntzen ohi duen pertsonarekin batera egon ahal izango da.
o Zabuak: zestakoak/anizkoitzak: erabiltzaile 1. Bi eserleku: eserleku bakarra erabili ahal izango da (bigarrena libre geratuko da), bi erabiltzaileek maskara eraman ezean.
o Txirristak: erabiltzaile bat
o Joko konbinatuak: erabiltzaile bat, salbu eta erabiltzaileen arteko 1,5 metroko distantzia bermatu badaiteke edo maskarak badaramatzate.
o Tirolina: erabiltzaile bat
o Karruselak: erabiltzaile bat
o Kulunkak: eserleku bakarrekoak bakarrik erabili ahal izango dira. Bi eserleku edo gehiago dituztenak erabili ahal izango dira, baldin eta eserlekuak gutxienez 1,5 metrora badaude edo erabiltzaile guztiek maskara badaramate.

2020ko ekainaren 9ko Errege Lege Dekretua, autonomia-erkidegoek zehaztuko dituzte babes-neurriak