ALEGRIA-DULANTZIKO UDALA NEURRI SORTA BAT JARRI DU ABIAN COVID-19ari AURRE EGITE ALDERA
Alegria-Dulantziko udalak, erakunde eskudunen aldetik kutsatzeak gutxitzera bideratutako aholkuak jasota, prebentzio neurriak ezarri ditu Lurraldean KORONAVIRUSAREN kasuak ugaritzen joan ahala. Printzipioz, neurri hauek 2020ko martxoaren 23ra arte hartuko dira.
JENDAURREKO ARRETA UDAL-BULEGOETAN IXTEA.
Jendeari telefonoz eta posta elektronikoz arreta emango diogu:
945-420027
aalegria.general@ayto.araba.eus
Premiazko neurri hauek ulertu dituzulakoan zuek guztion laguntza eskatzen dugu.
Alegria-Dulantzin, 2020ko martxoaren 13an