ADIERAZPENA
Joan den urriaren 5ean Nanclares eta Alegría kirol-klubek Emakumezkoen F-11 mailan jokaturiko futbol-partidan izandako gertakari larriak direla eta, Udal honek aditzera eman nahi du erabat gaitzesten duela indarkeria kirolean, edozein forma hartzen duela ere, eta, batik bat, adingabeak tartean daudenean.
Udal hau Arabako Futbol Federakundea eta Ertzaintza egiten ari diren ikerketaren ondorioen zain egongo da, eta haien esanetara dago gertakari tamalgarria nola eta zergatik sortu zen argitzeko. Era berean, eta Alegría kirol-klubarekin batera, bere esku dagoen ekintza oro egingo du zer gertatu zen argitzeko; horrez gain, beharrezko neurriak hartuko ditu ez dadin berriro halakorik jazo.
Orobat, Udal honek erantzukizunez jokatzeko eskatu nahi die denei -kirolariak, klubak eta, oro har, herritarrak-, ez dezaten elika futbola indarkeriarekin lotzen duen diskurtsoa, eta kirol horrek sustatzen dituen balioak goraipatzeko ahalegina egin dezaten.
Udal honek ahal duen guztia egingo du, bere eskumenen baitan, halako gertakariak ez daitezen berriz gerta.
UDALBATZA