IRAGARKIA. USATEGI POLIGONOKO 18 ETA 19. LURSAILEI


2014ko azaroaren 5eko Gobernu Batzordeak Ignacio Pérez-Aguirre Labarta Jauna eta L. Javier Pérez Benedicto Jaunak idatzitako XEHETASUN-AZTERKETA BEHIN-BEHINEAN ONARTUTA, USATEGI POLIGONOKO 18 ETA 19. LURSAILEI dagokiena, Udal Plangintzako Arau Subsidiarioen Aldaketa Zehatzean ezarritako zehaztapenak osatzen dituena, Zoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 98.1. artikuluaren arabera, aipatu azterketa jendaurrean jarriko da hogei egunez, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jendaurrean dagoen bitartean, espedientea berau aztertu nahi duen ororen eskura egongo da, egoki irizten diren alegazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izateko.

Era berean, baimen-ematea bertan behera geratuko da xehetasun-azterketak eragindako esparruetan, azterketako zehaztapen berriek indarrean dagoen hirigintza-araubidearen aldaketa ekarriz gero, eta ondokoak direnak, hain zuzen: USATEGI POLIGONOKO 19 ETA 19. LURSAILAK. Baliogabetze honen ondorioak behin betiko onarpenarekin batera desegingo dira, eta, edonola, behin-behineko onarpenetik urtebete igarotakoan.

Alegria-Dulantzin, 2014ko azaroaren 7an
ALKATEA

Izp.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria