IRAGARKIA. INSTALAZIOAK, UDAL ERAIKINAK ETA ARGITATZE PUBLIKOA GUZTIZ BERMATZEKO.


2011ko apirilaren 7an egindako Osoko Bilkuran hartutako erabakiaren arabera, iragarki honen bitartez, ?ALEGRIA-DULANTZIKO UDALEKO ENERGIA ZERBITZU ETA MANTENTZE LANEN kontratua esleitzeko prozeduraren deialdia egingo da prozedura irekiaren bidez, bertako INSTALAZIOAK, UDAL ERAIKINAK ETA ARGITATZE PUBLIKOA GUZTIZ BERMATZEKO. Horretarako, ekonomikoki abantaila gehien dituen eskaintzari eta zenbait esleipen irizpiderekin esleitzeko deialdia egingo da ondorengo datuei jarraiki:

1.- ESLEIPENA EMANGO DUEN ENTITATEA: DATU OROKORRAK ETA INFORMAZIOA LORTZEKO DATUAK:

a) Organismoa: Alegria-Dulantziko Udala.
b) Agiriak eta informazioa lortzeko:
Tokia: Alegria-Dulantziko Udala.
Helbidea: Herriko Plaza, 1
Herria eta posta kodea: 01240 ?Alegría-Dulantzi
Telefono-zenbakia: 945420027
Faxa: 945420394
Helbide elektronikoa: HYPERLINK "mailto:aalegria.general@ayto.alava.net" aalegria.general@ayto.alava.net
Kontratatzailearen Profilaren Interneteko helbidea: .
Agiriak eta informazioa eskuratzeko epemuga: Igandea, 2011ko maiatzaren 31
b) Espediente zenbakia: 29/2011

2.- KONTRATUAREN XEDEA.

a) Mota: Mistoa, hornikuntzak eta zerbitzuak
b) Deskripzioa: ?ALEGRIA-DULANTZIKO UDALEKO UDAL ERAIKIN ETA ARGIZTATZE PUBLIKOAREN INSTALAZIOA GUZTIZ BERMATUKO DUTEN ENERGIA ZERBITZUAK ETA MANTENTZE-LANAK"
c) Non burutuko den: Alegria-Dulantziko udalerria
d) Luzapenaren onarpena: Bai

3.- IZAPIDETZEA ETA PROZEDURA:

a) Tramitazioa: Arrunta
b) Prozedura: Irekia, ekonomikoki abantaila gehien duen eskaintza, hainbat esleipen irizpide.
c) Esleipen-irizpideak:

A) Baloratzeko irizpide objektiboak (58 puntu)

A.1) Eskaintza ekonomikoa: 45 puntu gehienez

Lizitatzailearen proposamen ekonomikoen zenbatekoetatik (P1, P2, P3 eta P4 zerbitzuaren zenbatekoa guztira), proposamen ekonomikoaren ereduaren arabera. Honako formula hau aplikatuz lortuko dira:

Gehienez 45 puntu esleituko dira (Gehienezko puntuazioa), formula honi jarraituz:

Gehienezko puntuazioa
Pi =------------------------
(1-0,95 * BOi)
1+e

Emaitza:

Gehienezko puntuazioa=eskaintza ekonomikoan puntuetan zehaztutako gehienezko puntuazioa.




Pi =------------------------ I enpresa lizitatzailearen puntuazio ekonomikoa puntuetan, bi dezimaletan borobilduta.

BOi: I enpresa lizitatzaileak eskainitako prezioaren beherapena Lizitazioaren Aurrekontuarekiko. Beherapen hori ehunekoetan adieraziko da.

A.2) Kalitate ziurtagiriak: 6 puntu gehienez

Bi puntu emango dira honako ziurtagiri hauetako bakoitzarengatik: ISO 9001, ISO 14001 y OHSAS 18001.

A.3) Inbertsioa: 4 puntu gehienez

Puntuak lizitatzaile bakoitzak egingo duen inbertsioaren zenbatekoaren araberakoa izango da, honako formula honen arabera:

Pi = 4 x (li/gehinez)

Emaitza:

Pi= i enpresa lizitatzailearen puntuazioa

Li= i lizitatzaileak proposatutako inbertsio ekonomikoa

Igehienezkoa = administrazio pleguaren aurrekontuan proposatutako gehienezko inbertsio ekonomikoa.

Oharra: ?Proposamen ekonomikoa?-rekin batera, ?B? gutunean, lizitatzaileek aparte erantsi beharko dute egingo dituzten instalazioen hobekuntza eta zaharberritze lanen aurrekontu xehatua, bai kontratatzailearen proposamenak, Baldintza Teknikoen Pleguaren 3. eranskinean zehaztutakoak, baita lizitatzaileak bere borondatez egindako proposamenak ere (P4 zerbitzua: derrigorrezko eta borondatezko hobekuntza eta zaharberritze obren zerrenda) sartuta.

A.4) Prezio unitarioa: 3 puntu gehienez

P2 eta P3-n sartuta EZ dauden zerbitzuen esku-hartzerako, irizpide hauek hartuko dira kontuan balorazioa egiteko:

 
Zenbateko unitarioa euro/orduko BEZa barne
Lehen mailako ofiziala lan ordutegian
 
Laguntzailea lan ordutegian
 
Lehen mailako ofiziala gaueko eta jaieguneko ordutegian
 
Laguntzailea gaueko eta jaieguneko ordutegian
 
Saski-kamioiaren erabilera
 
Guztira
 

Puntuak irizpide hauei jarraiki emango dira:

Aurretiaz aipatutako bost zenbatekoen prezioak gehituko dira. Batuketarik txikiena duen eskaintzari hiru puntu emango zaizkio, eta gainerakoei abantailarik gehien duen aipatutako eskaintzarekiko proportzioan.



B) Baloratzeko irizpide objektiboak (42 puntu)

Eskaintza bakoitza parametro hauei jarraiki baloratuko da:

1 zenbakiko dokumentua

I Memoria teknikoa (20 puntu): Honako hau baloratuko da:

Kontratu honen zerbitzuak garatzeko aurreikusitako antolaketa.
Energia kudeatzeko eta kontabilizatzeko sistemak, eta giza baliabide zehatzak. Kontratuari atxikitako pertsona guztiek Udalaren onespena izan beharko dute, eta kontratuari lotutako zereginak gauzatzeko jardueraren inguruan ezadostasun objektiboren bat dagoenean horietako kideren baten aldaketa eskatzeko ahalmena izango dute.
Esleipendunak zerbitzuen kalitatea zaintzeko eta ziurtatzeko hartutako neurriak.

II) Instalazioen mantentze-lan eta bermeen programa (12 puntu). Honakoa baloratuko da:

Proposatutako mantentze-lanen plana, bai prebenitzeko, baita zuzentzeko ere, eta berme osoko Plana, eta, horretarako, xehetasun osoz adierazi beharko da planteatu nahi den proposamena.
Kontratu honen eskura dagoen enpresan integratutako talde tekniko onena (instalazioak, eskarmentu profesionala, pertsona kopurua, titulazioak eta eraikinetako instalazio termikoetan mantentze-lanen agiri profesionalak). Kontratuan sartutako zerbitzuetarako erabiliko diren lokal, ibilgailu, ekipamendu mekaniko eta laguntzeko baliabideen deskribapena eta lekua.

2 zenbakiko dokumentua

III) Inbertsioen zerrenda eta programazioa (10 puntu). Honako hau baloratuko da:

Instalatzeko obrak eta dauden instalazioak hobetzeko obrak egiteko P4 zerbitzuan sartutako inbertsioen zerrenda eta programazioa. Ekipamendu berrien ezaugarriak eta elementuak ere sartuko dira, eta lizitatzaileek ezin izango dute C gutunean adierazi, eta P4 zerbitzuaren prezioaren atal honetan ere ezin izango dute baloraziorik egin; izan ere, hori B gutunean baino ez da sartuko, eta esleipen irizpidean baloratuko da: ?Proposamen ekonomikoa?.
Esleipendunak eraikin eta instalazioetan burutu nahi dituzten jarduerak, energia aurrezten dutenak eta energiari begira eraginkorrak direnak.
P4 zerbitzura bideratutako giza baliabideen zerrenda.

Eskaintza ezberdinen artean azterketa konparatiboa egingo da, eta kontratugilearen esku egongo da atalen batean edo guztietan puntuazioa ematea edo ez, hautemandako kalitate teknikoaren arabera.

4.- KONTRATUAREN BALIO ZENBATETSIA.

3.192.460 euro

5.- LIZITAZIOAREN OINARRIZKO AURREKONTUA:

Zenbateko garbia: 2.705.474,58 euro. Zenbatekoa guztira: 486.985,42 euro.

6.- KONTRATISTAREN BALDINTZA ZEHATZAK:

a) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa, eta kaudimen tekniko eta profesionala:

3.1. 3.1 Enpresariaren kaudimen ekonomiko eta finantzarioa ondorengo modu hauetariko bat edo gehiagoren bitartez ziurtatu ahalko da:

Finantza-entitateen adierazpen egokiak edo, kasua balitz, arrisku profesionalengatik kalte-ordainetarako asegurua duela adierazten duen agiria.
Merkataritza Erregistroan edo dagokion Erregistro ofizialean aurkeztutako urteko kontuak. Kontuak Erregistro ofizialetan aurkeztera derrigortuta ez dauden enpresarioek beren kaudimena beste modu batera ziurtatzeko, kontabilitate liburuak aurkeztu ahalko dituzte eta horiek behar bezala legalizatuta egon beharko dute.


Negozioen bolumen osoaren aitorpena, eta egokia denean, kontratuaren helburuari dagozkion jardueren esparruko negozio bolumenarena, eta hori gehienez azken hiru ekitaldietakoa izango da, enpresariaren jardueren hasieraren edo eraketaren egunaren arabera, negozio bolumen horren erreferentziak eskuragarri dauden mailan.

3.2. Kaudimen teknikoa:

Enpresarien kaudimen tekniko edo profesionala balioesteko, bere ezagutza teknikoak, eraginkortasuna, esperientzia eta fidagarritasuna hartuko dira kontuan, eta honako baliabide hauekin guztiekin BATERA egiaztatutako da:

Zerbitzuen enpresa kontratista gisa sailkatutako dokumentuak, honako epigrafe hauetan: P-01-B, P-03-B eta J-02-B.
Gas instalatzeko, mantentze-lanak egiteko eta berogailua, klimatizazioa eta ur bero sanitarioa instalatzeko eta behe-tentsioa instalatzeko enpresa gisa erregistratuta egotea.
Helbide soziala, ordezkaritza edo bulegoa izatea Araban, zehaztutako lokala izatea eta erantzungailu automatikoa duen telefonoa, posta elektronikoa eta sakelako telefonoa izatea, gutxienez lehiaketa argitaratu baino urte bat lehenagotik.
Azken hiru urteetan energia kudeaketaren kontratuak izenpetuta izatea, energia termikoa eta elektrizitatea P1 zerbitzuaren baldintza berberetan kudeatuta, urtero guztira 1.000.000,00 euro baino gehiagoko zenbatekoan esparruetako bakoitzean. Hori dena fakturatzeko frogagirien bidez edo aipatutako kontratuak izenpetu dituzten bezeroen ziurtagirien bidez egiaztatuko da.
Azken hiru urteetan berogailuko instalazio zentralizatuetan mantentze-lanak egin behar izatea urteko guztira 200.000,00 euro baino gehiagoko zenbatekoan urteroko zenbatekoa 10.000,00 euro baino gehiagoko zenbatekoko kontratuekin. Horretarako, ez dira kontuan hartuko urte bat baino gehiagoko iraupena duten kontratuak, ezta oraindik sei hilabete bete ez duen zerbitzua ematen dutenak ere. Era berean, ez dira onartuko behar bezala egiaztatuta ez dauden kontratuak.

Gainera, ezinbesteko baldintza izango da:

Eraikinak ikusi eta ikuskatzea, baita lizitazio honen instalazioak ere. Eta emandako datu horiek Plegu eta Eranskin hauetan emandako datuen berdinak izan beharko dira, kontratu denboraldian prezio aldaketa bat egiteko ahaleginak saihesteko. Instalazioetara egindako bisitak bisita ziurtagiri baten bitartez egiaztatuko dira eraikin bakoitzean. Alegria-Dulantziko Udalak ezarriko ditu bisita egun eta orduak, lehiaketan parte hartuko duten guztiek egoera berean parte hartu ahal izan dezaten (SPKL-aren 71. artikuluan ezarritakoaren arabera).

7.- ESKAINTZEN AURKEZPENA:

a) Eskaintza aurkezteko mugaeguna: 2011ko otsailaren 20a
b) Aurkezteko tokia:
Tokia: Alegria-Dulantziko Udala.
Helbidea: Herriko Plaza, 1
Herria eta posta kodea: 01240 ?Alegría-Dulantzi
Telefono-zenbakia: 945420027
Faxa: 945420394
Helbide elektronikoa: HYPERLINK "mailto:aalegria.general@ayto.alava.net" aalegria.general@ayto.alava.net
Kontratatzailearen Profilaren Interneteko helbidea: HYPERLINK "http://www.alegria-dulantzi.net" www.alegria-dulantzi.net.
C) Lizitatzaileak eskaintza mantentzeko derrigorrezko epea: 3 hilabete

8.- ESKAINTZAK IREKITZEA:

a) Deskribapena: ?ALEGRIA-DULANTZIKO UDALEKO UDAL ERAIKIN ETA ARGIZTATZE PUBLIKOAREN INSTALAZIOA GUZTIZ BERMATUKO DUTEN ENERGIA ZERBITZUAK ETA MANTENTZE-LANAK"
b) Helbidea: Herriko Plaza, 1
c) Udalerria eta posta kodea: 01240 ?Alegría-Dulantzi
d) Eguna eta ordua: 2011ko ekainaren 23an, 10:00etan.






9.- PUBLIZITATE GASTUAK:

Ez

10.- EUROPAR BATASUNEKO EGUNKARI OFIZIALERA IRAGARKIA BIDALTZEKO EGUNA

2011ko otsailaren 20a

11.- BESTE ARGIBIDE BATZUK:

Eskaintza aurkezteko instalazio guztiak ikuskatu behar izango dira.

Alegría-Dulantzin, 2011ko apirilaren 14an
ALKATEA

Sin.: Félix Bengoa Ibáñez de Garayo