2010. URTEAN KIROL ALORREAN DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA


akitera ematen dizuegu 2010eko ekainaren 4ko Alkatetzaren Dekretuaren bidez 2010. URTEAN KIROL ALORREAN DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA onetsi zela.

Hona hemen diruz lagunduko diren jarduerak:

Kirol jarduerak.
Teknikoen eta entrenatzaileen prestakuntzarako programak, ondoren udal klubetan lan egingo badute.
Kirol-ikuskizunak antolatu eta gauzatzea.
Kirol-ikuskizun berezietarako joatea.
Monitoreak eta entrenatzaileak prestatzeko bekak.
Toki Eragileentzako materiala edo eta ekipamendua eskuratzea: kirol arloan lan egiten duten eta legearen arabera osatu diren elkarteak eta taldeak.
Oinarrizko kirola sustatzea.
Kirolarien joan-etorriak.

Aurrekontu zuzkidura:

Prestakuntzarako bekak: 600 ?.
Kirol jarduerak: 29.400 ?.

Eskaerak aurkezteko epea:

Prestakuntzarako bekak: 2010eko azaroaren 30ERA arte.
Gainontzeko laguntzak: 2010eko uztailaren 7ra arte.

Diru-laguntzak ebaztea: Hiru hilabeteko epean gehien jota.

Gainontzeko baldintzak, Diru-laguntzen Ordenantza Orokorrean eta Kirol alorreko Diru-laguntzen Berariazko Ordenantzan arautu dira, eta interesdunek horiek udal bulegoetan lor ditzakete.

Alegría-Dulantzin, 2010eko ekainaren 4an
ALKATEA



Sin.: Félix Bengoa Ibáñez de Garayo

Descargar convocatoria ayudas deporte 2010 (euskera)
Descargar solicitud ayudas deporte 2010 (euskera)