PROGRAMA DE DINAMIZACIÓN JUVENIL EN LAS REDES


PROBATU ETA GOZATU ETXEAN GUREKIN! Hasiera… Apirilaren 20an.

Alegria-Dulantziko Udaleko Gazteria Zerbitzutik (Kale Hezitzaile eta Gazte Klub zerbitzutik), zuekin harremanetan jartzen gara, on-line formatuan lanean jarraitzen dugula jakinarazteko. Ixone, Nagore eta Nahia martxan dabiltzate oraindik ere!

Horregatik, sare sozialetatik, denbora arintzeko eta familian egiteko ekintza ludiko, hezitzaile eta kirol-ekintza anitzak zuekin partekatuko ditugu.


* Instagram: @alegriadulantzigazteleku
* Tik-tok: @ociodulantzi
* Facebook: Alegria-Dulantzi Gazteleku
* E-mail: ociodulantzi@gmail.com



PROGRAMAZIOA…

- Igandero, 22:00etan, asteko programazioa zintzilikatuko da sare guztietan.
- Programazioa: egunero astelehenetik igandera. Estreinaldi ordutegia: 17:30etan.

Gu jarraitzera eta parte-hartzera animatzen zaituztegu. Zuek egindako ekintza guztiak partekatu ditzazkezue. Grabatu zaitezte, argazkiak, bideoak, audioak, mezuak edota bururatzen zaizkizuen ideia guztiak helarazi diezazkigukezue. Egin dezagun momentu honetatik, guztiekin partekatu dezakegun zerbait positiboa eta dibertigarria. Zuen ekarpenak igotzea nahi izanez gero, bi modutan egin dezakezue:

1. ociodulantzi@gmail.com helbidera bidaliz.

2. Zuen sareetan eseki eta partekatu dezakezue. Partekatu honako hauekin:

a. Instagram: @alegriadulantzigazteleku
b. Tik-tok: @ociodulantzi
c. Facebook: Alegria-Dulantzi Gazteleku

* Parte hartzeak adierazten du ados zaudela bideoa sare hauetan partekatzearekin.