Iragarkia. • Zerbitzu publikoak emateagatiko eta administrazio-jarduerak egiteagatiko tasen zerga-ordenantza arautzailea, kultur eta kirol zerbitzu eta jarduerei dagokienez


Udalbatzak, 2020ko otsailaren 12ko eta martxoaren 11ko ohiko saioetan, ondoko ordenantzaren behin-behineko aldaketa onartzea adostu zuen:

• Zerbitzu publikoak emateagatiko eta administrazio-jarduerak egiteagatiko tasen zerga-ordenantza arautzailea, kultur eta kirol zerbitzu eta jarduerei dagokienez.

Zeina aditzera eman den interesdunek espedientea aztertu eta egoki deritzeten erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamazioak hogeita hamar eguneko epean aurkeztu behar dituzte, iragarki hau ALHAOn argitaratzen denetik; erabaki honen aurka erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin jendaurreko epea amaituta, behin betiko onartuko da.

Alegria-Dulantzin, 2020ko martxoaren 12an
ALKATEA


Izp.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria