Ondasun higiezinen gaineko zergaren 2019ko ordainagiria kobratzea


Ordaintzeko epea:
Hiri eta landa OHZ, ordainketa zatikatua:

Borondatezko epea: ekainaren 15etik uztailaren 15era (lehenengo epea), eta uztailaren 1ean kobratuko da; urriaren 15etik azaroaren 15era (bigarren epea), eta azaroaren 1ean kobratuko da. Premiamendu aldia: ehuneko 5eko errekargua egongo da abuztuaren 1tik aurrera (lehenengo epea) eta azaroaren 16tik aurrera (bigarren epea), eta hasiera emango zaio premiamenduko betearazte bide administratiboari, halaxe xedatzen baitu indarrean den Dirubilketarako Erregelamendu

Ordaintzeko tokia eta modua:

Bankuetan helbideratutako ordainketak: Ordainketa aurreko urteetatik helbideratuta daukatenek ez dute zertan beste ezer egin behar, baldin eta helbideraturiko banku kontua berdina bada. Udalak izapidetuko du ordainketa.

Helbideratu gabeko ordainketak:
Ordainketa bankutik helbideratuta ez daukatenek borondatezko epean ordaindu ahal izango dute ordaindu beharrekoa, bakoitzak bere etxean jasoko duten kobrantza oharrean ageri diren banku bulegoetara joanda.
Alegria-Dulantzi, 2019ko ekainaren 5a.– Alkatea, Joseba Koldo Garitagoitia Odria