Irakargia. Alegria-Dulantziko hiri antolamendurako plan orokor berriaren HASIERAKO ONARPEN dokumentua aurkeztu eta alderatzeko bilerarako deialdia


Herritar estimatua:

Azken 2 urteetan zehar egindako parte hartze lanketari jarraipena emanez, hiri antolamendurako plan orokor (HAPO) berriaren HASIERAKO ONARPEN dokumentua aurkeztu eta alderatzeko bileran parte hartzeko gonbidapena helarazteko idazten dizugu.

Aipatutako bilera,

Datorren ekainaren 21ean izango da – asteartea-, 19:00etatik 21:00etara Alegria- Dulantziko Kultur Etxean.


Saioak 2 helburu izango ditu:

Lehenik Planaren idazketa taldeak datozen urteei begira plan berriak Alegria- Dulantziren hiri- eta lurralde-garapenerako proposatzen dituen proposamen nagusiak aurkeztuko ditu.

Eta horren ondoren elkarrizketarako tartea zabalduko dugu, bilerara bertaratutakoek marraztu den planteamenduarekiko dituzten balorazio eta ekarpenak ezagutze aldera, elegiteen bilketa-prozesuan kontutan hartuak izan daitezen.

Parte hartuko duzulakoan, guztion artean Alegria-Dulantziko hiri antolamendurako plan orokor berrian beharrezkoak diren hobekuntzak txerta ditzagun,

Eskerrik asko! Ekainaren 21ean ikusiko dugu elkar,


Joseba Koldo Garitagoitia Odria
Alcalde de Alegría-Dulantzi