ESLEIPEN-IRAGARKIA


2015eko otsailaren 11ko Udalbatzaren Akordioaren arabera, iragarki honen bidez deialdia egiten da, prozedura irekiaren eta leasing modalitatearen bidez, eta eskaintza ekonomiko onuragarriena eta hainbat esleipen-irizpide oinarri, ALEGRIA-DULANTZIKO SAN BLAS KALEKO 7.EKO ADINEKOENTZAKO EGUNEKO ARRETARAKO LANDA ZENTROAREN ERABILTZAILEEN LAGUNTZARAKO ETA FUNTZIONAMENDURAKO zerbitzu-kontratuaren esleipenerako.

1. Erakunde esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa eskuratzeko lekua:

a) Erakundea: Alegria-Dulantziko Udala.
b) Espediente-zenbakia: 5/2015.
c) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko lekua:
1. Erakundea: Alegria-Dulantziko udaletxea.
2. Helbidea: Herriko plaza 1.
3. Posta kodea eta herria: 01240 - Alegria-Dulantzi.
4. Telefonoa: 945-420027.
5. Telefaxa: 945-420394.
6. Helbide elektronikoa: aalegria.general@ayto.alava.net
7. Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.alegria-dulantzi.net eta www.euskadi.net
8. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea bukatu baino 3 egun lehenago.

2. Kontratuaren xedea:

a) Mota: zerbitzuak.
b) Deskribapena: ADINEKOENTZAKO EGUNEKO ARRETARAKO LANDA ZENTROAREN ERABILTZAILEEN LAGUNTZA ETA FUNTZIONAMENDUA.
c) Gauzatzeko lekua:
1. Helbidea: San Blas 7.
2. Herria eta posta kodea: 01240 - Alegria-Dulantzi.
d) Gauzatzeko epea: 4 urte.
e) Luzapena onartzea: Bai.
f) CPV (nomenklatura erreferentzia): 85311100-3.

3. Izapidetzea eta prozedura:

a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen-irizpideak: eskaintzak baloratzeko eta eskaintza ekonomiko onuragarriena zehazteko, kontratuaren xedeari zuzenean lotutako hainbat irizpide hartuko dira aintzat.

Esleipena egiteko erabiliko diren irizpide objektiboak, programaren euskarri den Marko Teorikoari eta programatik ondorioztatzen den filosofiari egokien lotzen zaizkionak izanik, honako hauek dira ordena beherakorrean eta balorazio-ehunekoa jasota:

A. Automatikoki zenbatu daitezkeen irizpideak, handienetik txikienera puntuatuko dira:

Prezioa: 10 puntu.

B. Balio-judizio baten arabera neurtzen diren irizpideak:
1.1.- Proiektuaren oinarriak

Gehienez 85 punturekin baloratuko da, eranskinean adierazitakoaren oinarrizko edukia zabaldu edo osatzen duten edukiak kontuan hartuta. Dena den, proiektuak honakoak zehaztuko ditu, jarraian adierazten den puntuazioarekin:

? Lan-taldea nola eratuta dagoen eta kideak nola prestatuta dauden eta lanpostu hutsak nola bete eta langileen ordezkapenak nola egingo diren. Langileen titulazioa, euskara jakitea eta Alegria-Dulantzin erroldaturiko pertsonak kontratatzea baloratuko da: gehienez 30 puntu, horietatik 5 puntu titulazioagatik eta euskara jakiteagatik espresuki baloratuko dira.

? Antolakuntza, lan-banaketa eta jarduera-programa (egutegi eta ordutegiak barne): gehienez 20 puntu.
? Eguneko zentroa udalerrian eta ingurunean integratzea, arretaren plangintzan koordenatu soziodemografikoak eta gertutasunekoak txertatuta: gehienez 15 puntu.
? Lanaren, lan-taldearen eginkizunen eta koordinazioaren diseinu globala: gehienez 15 puntu.
? Ezarri beharreko ebaluazio sistemak eta lanaren kalitatea hobetzekoak: gehienez 5 puntu.

1.2.- Zerbitzuaren kalitatea hobetzeko, erakunde lehiakideak proposatzen dituen berrikuntzak.

Gehienez 5 punturekin baloratuko da eta azpiegiturak, sistematizazioa, kalitate-kontroleko prozesuak eta teknologia berriak txertatzea bezalako alderdiak hartuko dira kontuan.

4. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Esleipena orduko prezioaren arabera burutuko da: 22 euro/orduko gehi BEZa, 0,88 euro, honako gastu mugarekin:

Zenbateko garbia: 152.328,80 euro. %4ko BEZ: 6.093,15 euro.
Guztirako zenbatekoa: 158.421,95 euro, 4 urteengatik.

5. Eskatutako bermea:

Behin-betikoa: esleipenaren %5, BEZ aparte.

6. Kontratistaren baldintza zehatzak:

3. Enpresaburuaren kaudimena:

3.1 Enpresaburuaren ekonomia eta finantza arloko kaudimena ondoko moduetako baten edo zenbaiten bidez egiaztatu ahal izango da:

a) Erakunde finantzarioen adierazpen egokiak edo, hala badagokio, arrisku profesionalengatiko kalte-ordain asegurua izatearen egiaztagiria.
b) Urteko diru kontuak, Merkataritza Erregistroan edo dagokion Erregistro ofizialean aurkeztuak. Kontuak erregistro ofizialetan aurkeztera beharturik ez dauden enpresaburuek, kontuak egiaztatze aldera, arauzko kontabilitate liburuak aurkeztu ahal izango dituzte.
c) Negozio guztien bolumenari buruzko adierazpena, batez ere, kontratuaren helburu den jardueraren inguruan egindakoarena. Adierazpen horrek azken hiru urteak hartuko ditu aintzat, baldin eta enpresa sortu zenetik hiru urte edo gehiago igaro badira edo enpresaburuak zeregin horretan hiru edo gehiago badaramatza.

3.2. Zerbitzu kontratuetan, enpresaburuen gaitasun teknikoa ondoko moduetako baten edo zenbaiten bidez egiaztatu ahal izango da:

a) Azken hiru urteetan egindako zerbitzu edo lan nagusien zerrenda. Zerrenda horretan lan edo zerbitzu horien zenbatekoa, datak eta onuradunak, publikoak edo pribatuak, jasoko dira. Egindako zerbitzuak edo lanak honela egiaztatuko dira: organo eskudunaren ziurtagiri bidez, onuraduna erakunde publikoa izan bada; subjektu pribatuaren egiaztagiri bidez, onuraduna subjektu pribatua izan bada. Azken egoera horretan, egiaztagiririk ez badago, enpresaburuaren adierazpen bidez egiaztatuko da. Ziurtagiri edo egiaztagiri horiek zuzenean jakinaraziko dizkio kontratazio organoari agintari eskudunak.
b) Kontratua gauzatzeko aukeratuko den pertsonaren akademia-tituluak eta titulu profesionalak, curriculuma barne.
c) Enpresak, urtean zehar, batez beste dituen langileei buruzko adierazpena.
d) Lanak edo zerbitzu emateak gauzatzean erabiliko den materialari eta ekipo teknikoari buruzko adierazpena, horri dagozkion egiaztagiriekin batera.
e) Enpresaburuak azpikontratatzeko asmoa duen kontratu zatia aditzera ematea.






7. Eskaintzen edo partaidetza-eskabideen aurkezpena:

a) Aurkezpen-epemuga: 15 egun, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: VII. baldintzan jasotakoak.
c) Aurkezpen-lekua:
1. Bulegoa: Erregistro Orokorra.
2. Helbidea: Herriko plaza 1.
3. Herria eta posta kodea: 01240 - Alegria-Dulantzi.
4. Helbide elektronikoa: aalegria.general@ayto.alava.net
c) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 3 hilabete.

8. Eskaintzen irekiera:

a) Deskribapena: kontratazio-mahaia.
b) Helbidea: Herriko plaza 1.
c) Herria eta posta kodea: 01240 - Alegria-Dulantzi.
d) Data eta ordua: eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondorengo lehenengo egun baliodunean, 13:00ean.

9. Iragarki-gastuak:

Bai.

Alegria-Dulantzin, 2015eko otsailaren 13an
ALKATEA


Izp.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria