ESLEIPEN-IRAGARKIA. INFORMATIIKA-EKIPOAK ETA HAINBAT KOMUNIKAZIO-SISTEMA MANTENTZEKO


2014ko azaroaren 18ko Gobernu Batzordearen arabera, iragarki honen bidez deialdia egiten da, prozedura irekiaren bidez, eta eskaintza ekonomiko onuragarriena eta hainbat esleipen-irizpide oinarri hartuta, INFORMATIIKA-EKIPOAK ETA HAINBAT KOMUNIKAZIO-SISTEMA MANTENTZEKO zerbitzu-kontratuaren esleipenerako, honako datuen arabera:

1. Erakunde esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa eskuratzeko datuak:

a) Erakundea: Alegria-Dulantziko Udala.
b) Espediente-zenbakia: 103/2014.
c) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko lekua:
1. Erakundea: Alegria-Dulantziko udaletxea.
2. Helbidea: Herriko plaza, 1.
3. Posta-kodea eta herria: 01240 - Alegria-Dulantzi.
4. Telefono-zenbakia: 945-420027.
5. Fax-zenbakia: 945-420394.
6. Helbide elektronikoa: aalegria.general@ayto.alava.net
7. Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.alegria-dulantzi.net eta www.euskadi.es
8. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko epemuga: eskaintzak aurkezteko epea bukatu baino 3 egun lehenago.

2. Kontratuaren xedea:

a) Mota: zerbitzuak.
b) Deskribapena: INFORMATIKA-EKIPOAK ETA HAINBAT KOMUNIKAZIO-SISTEMA MANTENTZEA.
c) Gauzatzeko lekua:
1. Helbidea: Herriko plaza, 1.
2. Herria eta posta-kodea: 01240 - Alegria-Dulantzi.
d) Gauzatzeko epea: 2 urte, beste 2 urtez luzatzeko aukerarekin.
e) Luzapen-onarpena: Bai.
f) CPV (nomenklatura-erreferentzia): 50312005-5, 50312300-8, 50312600-1.

3. Izapidetzea eta prozedura:

a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen-irizpideak: eskaintzak balioesteko eta eskaintza ekonomiko onuragarriena zehazteko, hainbat esleipen-irizpide hartuko dira kontuan.

A. Automatikoki zenbatu daitezkeen irizpideak, handienetik txikienera puntuatuko dira:

Prezioa: 60 puntu. Puntuazioa formula honen arabera zehaztuko da:
X puntuazioa = (gutxieneko prezioa/X enpresaren prezioa) * Gehieneko puntuazioa

B. Balio-judizio baten arabera neurtu beharreko irizpideak:

Hobekuntzak: 20 puntu, 3 puntu 360 euroko, esleitutako balioa alda dezaketen irizpide teknikoen araberakoak. Inprimagailu eta informatika-ekipoetan egindako hobekuntzak besterik ez da hartuko kontuan.
Baldintza-orrian jasotako zerbitzuak handitzea: 10 puntu, 4 puntu 500 euroko. Lizitatzailearen eskaintzaren arabera hartuko dira kontuan, beti ere kontraturako egokiak izanez gero.
Lan-plana: 5 puntu. Kontuan hartuko dira lanaren antolakuntza, lanetarako izendatutako langileak eta udal -bulegoetan egotea.
Etorkizunean balizko esleipendunari zerbitzua eta ezagutza eskualdatzeko plana: 5 puntu.






4. Oinarrizko esleipen-aurrekontua:

Zenbateko garbia 2 urteetarako: 36.000 euro. BEZ % 21: 7.560 euro. Guztirako zenbatekoa: 43.560 euro.

Kontratuaren gutxi gorabeherako balioa, balizko luzapenak kontuan hartuta: 87.120 euro.

5. Eskatutako bermeak:

Behin betikoa: esleipenaren % 5, BEZ kanpo.

6. Kontratistaren baldintza zehatzak:

Zerbitzu-kontratuetan, enpresaburuen kaudimen teknikoa hurrengo bide bat edo hainbat erabilita egiazta daiteke:

a) Azken hiru urteetan gauzatutako zerbitzu edo lanen zerrenda bat, zenbatekoak, datak eta zerbitzu edo lan horien hartzaileak, publikoak zein pribatuak, zehaztuta. Burututako lan edo zerbitzuak honela egiaztatu beharko dira: organo eskudunak emandako edo ikus-onetsitako ziurtagiriak, baldin eta hartzailea sektore publikoko erakunde bat baldin bada, edo, hartzailea subjektu pribatua izanez gero, berorrek emandako ziurtagiri baten bitartez, eta, halakorik eduki ezean, subjektu pribatu horren enpresaburuaren adierazpen baten bitartez. Badagokio, ziurtagiri horiek zuzenean jakinarazi beharko dizkio agintaritza eskudunak kontratazio-organoari .

Eskatzen da, orobat, Citrix eta web-aplikazioak darabiltzan administrazio batean gutxienez 3 urtez zerbitzuak eman izana.

7. Eskaintzen edo partaidetza-eskabideen aurkezpena:

a) Aurkezpen-epemuga: 15 egun, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: VII. baldintzan jasotakoak.
c) Aurkezpen-lekua:
1. Bulegoa: Erregistro orokorra.
2. Helbidea: Herriko plaza, 1.
3. Herria eta posta-kodea: 01240 - Alegria-Dulantzi.
4. Helbide elektronikoa: aalegria.general@ayto.alava.net

8. Eskaintzen irekiera:

Data eta ordua: eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondorengo lehenengo egun baliodunean, 13:00ean.

9. Iragarki-gastuak:

Bai.

Alegria-Dulantzin, 2014ko azaroaren 25ean
ALKATEA


Izp.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria