ESLEIPEN-IRAGARKIA


2014ko azaroaren 6ko Udalbatzaren Akordioaren arabera, iragarki honen bidez deialdia egiten da, prozedura irekiaren eta leasing modalitatearen bidez, eta eskaintza ekonomiko onuragarriena eta hainbat esleipen-irizpide oinarri, MATRIKULATUTA ETA BIDE PUBLIKOETAN ZIRKULATZEKO PREST DAGOEN ETA ELURRA KENTZEKO HORTZ-AINGURAKETA ETA ATOIRAKO BOLA DITUEN LUR OROTAKO PICK-UP IBILGAILUAREN hornidura-kontratuaren esleipenerako.

1.- Erakunde esleitzailea

a) Erakundea: Alegria-Dulantziko Udala.
b) Espediente-zenbakia: 101/2014.
c) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko lekua:
1. Erakundea: Alegria-Dulantziko udaletxea.
2. Helbidea: Herriko plaza, 1.
3. Posta kodea eta herria: 01240 - Alegria-Dulantzi.
4. Telefono-zenbakia: 945-420027.
5. Fax-zenbakia: 945-420394.
6. Helbide elektronikoa: aalegria.general@ayto.alava.net
7. Kontratatugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.alegria-dulantzi.net y www.euskadi.net
8. Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea bukatu baino 3 egun lehenago.

2.- Kontratuaren xedea

a) Deskribapena: MATRIKULATUTA ETA BIDE PUBLIKOETAN ZIRKULATZEKO PREST DAGOEN ETA ELURRA KENTZEKO HORTZ-AINGURAKETA ETA ATOIRAKO BOLA DITUEN LUR OROTAKO PICK-UP IBILGAILUAREN HORNIDURA.
b) Gauzatzeko lekua: Manisitu kalea, Alegria-Dulantzi.
c) Gauzatzeko epea: hilabete, esleitzen denetik aurrera.

3.- Izapidetzea eta prozedura

a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia, eskaintza ekonomiko onuragarriena, hainbat esleipen-irizpide.
c) Esleipen-irizpideak:

Eskaintzak balioesteko eta eskaintza ekonomiko onuragarriena zehazteko, hainbat esleipen-irizpide hartuko dira kontuan.

Automatikoki zenba daitezkeen irizpideak, handienetik txikienera puntuatuko dira:

1. Eskaintza ekonomikoa: 60 puntu.

Eskaintzaren balioespena leasing kontratuagatik hilero ordaindu beharreko kuotaren gainean egingo da, faktore hauek kontuan hartuta:

? Printzipala (ibilgailuaren oinarrizko prezioa, gehi BEZ aplikagarria. Kontzeptuok xehatuta adierazi behar dira).
? Interes aplikagarriak (hileko zenbatekoa eta aplikatzekoa den interes-tasa finkoa adierazi behar dira).

Hori guztia kontuan hartuta agirietan jasotako gastu xehatu guztiak printzipalean sartuta egon behar direla.

Puntuazioa formula honen arabera zehaztuko da:

Eskaintzaren puntuak = aurkeztutako eskaintzarik onena x gehieneko puntuazioa
Puntuatu beharreko eskaintza

Balorazio ekonomikoa egin eta eskaintza onartzeko, nahitaezkoa izango da ez gainditzea esleipen- zenbatekoaren (BEZik gabe eta BEZekin) zenbateko osoa.


2. Udalaren beharrei erantzuteko eskainitako materialaren balio teknikoa: gehienez, 10 puntu.

3. Ibilgailuaren bermea handitzea: 6 hilabete bakoitzeko, 2 puntu; gehienez, 10 puntu.

4. Saldu osteko zerbitzuaren aldeko baldintza bereziak: 5 puntu.

Baldintza berezi horiek batera baloratuko dira. Balorazioa egiteko, baldintzon ezaugarriak behar bezala azaldu behar dira. Tailerraren edo zerbitzu bereziaren titularraren sinadura edo berariazko adierazpen formala izan behar dute; bestela, ez dira aintzat hartuko.

Hauek dira aldeko baldintzak:

? Udalaren lokaletara bertaratzea.
? Saldu osteko tailer-sareak edukitzea.
? Erantzuteko prestasuna.
? Prezioak.
? Beherapenak.
? Entrega-epea.
? Bestelakoak.

5. Energia-kontsumoa: 5 puntu.

Puntuazioa formula honen arabera zehaztuko da:

Eskaintzaren puntuak = aurkeztutako eskaintzarik onena x gehieneko puntuazioa
Puntuatu beharreko eskaintza

6. CO2 isuriak: 5 puntu.

Puntuazioa formula honen arabera zehaztuko da:

Eskaintzaren puntuak = aurkeztutako eskaintzarik onena x gehieneko puntuazioa
Puntuatu beharreko eskaintza

7. NOX NMHC eta partikulen isuriak: 5 puntu.

Puntuazioa formula honen arabera zehaztuko da:

Eskaintzaren puntuak = aurkeztutako eskaintzarik onena x gehieneko puntuazioa
Puntuatu beharreko eskaintza

4.- Oinarrizko esleipen-aurrekontua

Zenbateko garbia: 28.860,09 euro

Guztirako zenbatekoa: 34.920,61 euro

5.- Eskatutako bermeak

Behin-betikoa: eskaintzaren % 5, BEZ aparte.

6.- Kontratistaren baldintza zehatzak

Kontratuaren esleipenduna kreditu-erakundea izan behar da nahitaez, 26/1988 Legearen 7. xedapen gehigarriaren 8. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorrita helburu bakartzat duena finantza-errentamenduko eragiketak egitea, eta Espainiako Bankuak sozietate-mota horietarako duen erregistro berezian inskribatuta dagoena; edo kreditu-erakunde ofizialak, bankuak edo aurrezki kutxak, Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioa eta kreditu-kooperatibak barne, beti ere lege horrek ezarritako baldintzak beteta; edo kontratu honen xede diren ibilgailuak egin eta/edo leasing bidez merkaturatzen dituzten enpresak.



Jarduteko gaitasun osoa duten Espainiako edo atzerriko pertsona natural edo juridikoek aurkeztu ahal izango dituzte eskaintzak, betiere kontratatzeko debekurik ez badute, eta, kaudimen ekonomiko eta finantzarioaz gain, gaitasun teknikoa edo profesionala dutela frogatzen badute.

7.- Eskaintzen edo partaidetza-eskabideen aurkezpena

a) Aurkezpen-epemuga: 15 egun, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: VIII. baldintzan jasotakoak.
c) Aurkezpen-lekua: Alegria-Dulantziko Udala. Herriko plaza, 1. 01240 Alegria-Dulantzi.

8.- Eskaintzen irekiera

Data: eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondorengo lehenengo egun baliodunean, 13:00ean.

9.- Iragarki-gastuak: bai.

Alegria-Dulantzin, 2014ko azaroaren 7an
ALKATEA


Joseba Koldo Garitagoitia Odria
Izp.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria