ESLEIPEN-IRAGARKIA. PLATAFORMA BASKULAGARRIDUN IBILGAILU ELEKTRIKOA


2014ko irailaren 24ko Tokiko Gobernu Batzordearen erabakiarekin bat eginez, iragarki honen bitartez prozedura irekiko deialdia egiten da, ekonomikoki abantaila gehien dituen eskaintza eta hainbat esleipen-irizpide kontuan hartuta, leasing modalitatearen bitartez PLATAFORMA BASKULAGARRIDUN IBILGAILU ELEKTRIKOAren hornidurarako kontratua esleitzeko.

1.- Esleipena egiten duen erakundea

a) Erakundea: Dulantziko Udala
b) Espediente-zenbakia: 94/2014
c) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko:
1. Lekua: Dulantziko Udala
2. Helbidea: Herriko Plaza, 1
3. Udalerria eta Posta-kodea: 01240 - Dulantzi
4. Telefonoa: 945 420 027
5. Faxa: 945 420 394
6. Helbide elektronikoa: aalegria.general@ayto.alava.net
7. Kontratatzailearen Profilaren Internet-helbidea: www.alegria-dulantzi.net eta www.euskadi.net
8. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko muga-eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino 3 egun lehenago.

2.- Kontratuaren xedea

a) Deskribapena: PLATAFORMA BASKULAGARRIDUN IBILGAILU ELEKTRIKOAREN HORNIDURA
b) Eramateko helbidea: Dulantziko Manisitu kalea
c) Emateko epea: esleipenetik hilabetera

3.- Izapidetzea eta prozedura

a) Izapidetzea: ohikoa
b) Prozedura: irekia, ekonomikoki abantaila gehien duen eskaintza, hainbat esleipen-irizpide
c) Esleipen-irizpideak:

Proposamenen baloraziorako eta ekonomikoki abantaila gehien duen eskaintza erabakitzeko, hainbat esleipen-irizpide hartuko dira kontuan.

Automatikoki kuantifikatuko diren irizpideak, beherako ordenan puntuatuko dira:

1. Eskaintza ekonomikoa: 70 puntu.

Eskaintzaren balorazioa leasing kontratuaren ondorioz ordaindu beharreko hileroko kuotaren arabera egingo da, hainbat faktore kontuan hartuta:

? Nagusia (ibilgailuaren oinarrizko prezioa eta aplikagarri den BEZa; kontzeptuok banakatuta adierazi beharko dira).
? Aplikagarri diren interesak (hileroko zenbatekoa eta aplikagarri den interes-tasa finkoa adierazita).

Hori guztia kontuan hartuta nagusian pleguetan hartutakotzat jotako gastu guztiak sartuko direla.


Puntuazioa honako formularen arabera erabakiko da::

Eskaintzaren puntuak = Aurkeztutako eskaintza onena x Gehieneko puntuazioa
Puntuatu beharreko eskaintza

Balorazio ekonomikoa egiteko, eta eskaintza onar dadin, derrigorrezko betebeharra izango da lizitazioaren zenbateko oso gisa aurreikusitakoa ez gainditzea (zenbatekoa BEZarekin zein BEZ gabe).

2. Udalaren beharrei aurre egiteko eskainitako materialaren balio teknikoa: 12 puntu arte.

3. Ibilgailuaren bermearen luzapena: 2 puntu sei hilabeteko, 12 puntu gehienez.

4. Aldeko abantaila bereziak salmenta ondoko zerbitzuan: 5 puntu.

Baldintza berezi horiek multzoan baloratuko dira. Aipaturiko baldintzak egoki deskribatuko dira zehaztapenak baloratu ahal izateko eta baloragarri izan daitezen. Horiek kontuan hartzeko, tailer edo zerbitzu bereziko jabeak sinatuta edo bere berariazko adierazpen formalarekin batera aurkeztu beharko dira.

Aldeko baldintzatzat jotzen dira:

? Udalaren egoitzetara etortzea.
? Salmenta ondoko tailerren sarea.
? Erantzunaren eskuragarritasuna.
? Prezioak.
? Deskontuak.
? Horiek emateko epea.
? Bestelakoak.

4.- Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua

Zenbateko Garbia: 24.052,24 euro
Zenbateko Osoa: 28.662,79 euro

5.- Exijitzen diren bermeak

Behin betikoa: eskaintzaren % 5, BEZ gabe

6.- Kontratistaren berariazko betebeharrak

Esleipenduna Kreditu-entitatea izan behar da derrigor, helburu bakar gisa finantza-errentamendua duena, 26/1988 Legearen 8. Ataleko 7. Xedapen Gehigarrian adierazitakoaren arabera; Espainiako Bankuko mota honetako Sozietateen Erregistro Berezian izena emanda egon beharko da, edota Kreditu-erakunde Ofizialetan, Bankuetan, Aurrezki-kutxetan, Espainiako Aurrezki-kutxen Konfederazioa barne, eta kreditu-kooperatibetan, aipaturiko Legean aurreikusitako baldintza guztiak beteta kasu guztietan, edota kontratu honen xede diren ibilgailuen fabrikazio eta/edo merkaturatze-enpresak, euren ibilgailuak leasing bitartez merkaturatzen dituztenak.

7.- Eskaintzen edo parte hartzeko eskabideen aurkezpena

a) Aurkezteko epea: iragarkia Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratu osteko egunetik, 15 egunera.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: VIII. klausularen araberakoak.
c) Aurkezteko lekua: Dulantziko Udala, Dulantziko Herriko Plaza, 1. Posta-kodea: 01240.

8.- Eskaintzen irekiera

Data: proposamenak aurkezteko epea amaitu osteko lehen egun balioduna, 13:00etan.

9.- Publizitate-gastuak: bai.

Dulantzin, 2014ko irailaren 25ean
ALKATEA


Izp.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria