LIZITAZIO-IRAGARKIA. UDAL ERAIKINEN GARBIKETA


2014ko irailaren 22ko osoko bilkuraren erabakiarekin bat eginez, iragarki honen bitartez prozedura irekiko deialdia egiten da, ekonomikoki abantaila gehien dituen eskaintza eta hainbat esleipen-irizpide kontuan hartuta, ?UDAL ERAIKINEN GARBIKETA? zerbitzu-kontratua esleitzeko, honako datuen arabera:

1. ESLEIPENA EGITEN DUEN ERAKUDEA: DATU NAGUSIAK ETA INFORMAZIOA LORTZEKO DATUAK:

a) Erakundea: Dulantziko Udala
b) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko:
1. Lekua: Dulantziko Udala
2. Helbidea: Herriko Plaza, 1
3. Udalerria eta Posta-kodea: 01240 - Dulantzi
4. Telefonoa: 945 420 027
5. Faxa: 945 420 394
6. Helbide elektronikoa: aalegria.general@ayto.alava.net
7. Kontratatzailearen Profilaren Internet-helbidea: www.alegria-dulantzi.net eta www.euskadi.net
8. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko muga-eguna: 2014ko azaroaren 16a
c) Espediente-zenbakia: 93/2014.

2. KONTRATUAREN XEDEA:

a) Mota: Zerbitzuak
b) Xedearen deskribapena: ?UDAL ERAIKINEN GARBIKETA?
c) Exekuzio-lekua:
1. Helbidea: Udal Eraikinak
2. Udalerria eta Posta-kodea: 01240 - Dulantzi.
d) Exekuzio-epea: 4 urte
e) Luzapenaren onarpena: Bai
f) CPV (Nomenklaturaren Erreferentzia): 90919000.

3. IZAPIDETZEA ETA PROZEDURA:

a) Izapidetzea: Ohikoa
b) Prozedura: Irekia
c) Esleipen-irizpideak: Hainbat esleipen-irizpide

4. LIZITAZIORAKO OINARRIZKO AURREKONTUA:

Zenbateko Garbia: 495.562,28 euro. BEZ %21: 104.068,08 euro. Zenbateko osoa: 599.630,36 euro, 4 urteetarako

5. ESKATZEN DIREN BERMEAK:

Behin-betikoa: %5

6. KONTRATISTAREN BERARIAZKO ESKAKIZUNAK:

a) Sailkapena: Taldea: U, Azpitaldea: 1, Kategoria: A
b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa eta kaudimen tekniko eta profesional:

3. Enpresariaren kaudimena:

3.1 Enpresariaren kaudimen ekonomiko eta finantzarioa ondoko bitartekoen bidez egiaztatu ahal izango da:

a) Finantza-erakundeen adierazpen egokiak edo, badagokio, arrisku profesionalengatiko kalte-ordainen aseguru baten ziurtagiria.




b) Dagokion Merkataritza Erregistroan edo Erregistro ofizialean aurkezturiko urteko kontuak. Kontuak Erregistro ofizialetan aurkeztera behartuta ez dauden enpresariek, bestelako bitarteko gisa, behar bezala legeztaturiko kontabilitate-liburuak aurkeztu ahal izango dituzte.
c) Negozioen bolumen osoari buruzko adierazpena eta, badagokio, negozioen bolumenari buruzkoa kontratuaren xedeari dagokion jarduera-esparruan, gehienez ere enpresariaren jardueren sorkuntza edo hasiera dataren arabera eskuragarri dauden azken hiru ekitaldiei dagokienez, negozio bolumen horren erreferentziak eskura dauden neurrian.

3.2. Zerbitzu-kontratuetan, enpresarien kaudimen teknikoa ondoko bitarteko baten edo hainbaten bidez egiaztatuko da:

a) Azken hiru urteetan eman edo egindako zerbitzu edo lan nagusien zerrenda bat, horien zenbatekoa, datak eta hartzailea, publiko edo pribatua, barne. Eman edo egindako zerbitzu edo lanak organo eskudunak emandako edo onetsitako ziurtagiri bidez egiaztatuko dira, hartzailea sektore publikoko erakunde bat denean; hartzailea subjektu pribatua denean, hark emandako ziurtagiri bidez, edo hori eduki ezean, enpresariaren adierazpen bidez; badagokio, ziurtagiri horiek zuzenean jakinaraziko dizkio agintaritza eskudunak kontratazio-organoari.
b) Kasu egokietan, enpresariak kontratua gauzatzean aplikatu ahal izango dituen ingurumen-kudeaketarako neurrien adierazpena.
c) Enpresako urteko batez besteko langile kopuruari buruzko adierazpena eta bere zuzendaritza-kideek azken hiru urteetan izandako garrantziari buruzkoa, dagozkion egiaztagiriek lagunduta.
d) Lanak edo prestazioak gauzatzeko izango diren makineria, material eta ekipo teknikoaren adierazpena, dagokion dokumentazio egiaztagarriak lagunduta.
e) Enpresariak aldi baterako azpikontratatzeko asmoa duen kontratuaren zatiaren adierazpena.

7. ESKAINTZEN EDO PARTE HARTZEKO ESKABIDEEN AURKEZPENA:

a) Aurkezteko epemuga: 2014ko azaroaren 21eko 14:00ak bitartean
b) Aurkezteko modalitatea: Papera
c) Aurkezteko lekua:
1. Non: Erregistro Orokorra
2. Helbidea: Herriko Plaza, 1
3. Udalerria eta Posta-kodea: 01240 - Dulantzi
4. Helbide elektronikoa: aalegria.general@ayto.alava.net
c) Lizitatzaileak bere eskaintzari nahitaez eutsi beharreko epea: 3 hilabete

8. ESKAINTZEN IREKIERA:

a) Deskribapena: Kontratazio-mahaia
b) Helbidea: Herriko Plaza, 1
c) Udalerria eta Posta-kodea: 01240 - Dulantzi
d) Data eta ordua: Proposamenen aurkezpenerako epea amaituta, 1. egun baliodunean, 10:00etan

9. PUBLIZITATE-GASTUAK: Bai

10. IRAGARKIA EUROPAKO BATASUNEKO ALDIZKARI OFIZIALERA BIDALTZEKO DATA: 2014ko irailaren 23an, eta 2014ko irailaren 25ean argitaratua

Dulantzin, 2014ko irailaren 25ean
ALKATEA


Izp.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria