IRAGARKIA


Udalbatzak, 2014ko ekainaren 5eko ohiko bilkuran, BIDAIARIEN HIRI ETA HERRI ARTEKO GARRAIO ZERBITZUAREN, AUTOETAN ESKAINITAKOAREN, ESLEIPENA ARAUTUKO DUEN BALDINTZA EKONOMIKO ETA ADMINISTRATIBOEN AGIRIA ONARTU ZUEN. Hona hemen haren testua:

LEHENENGO KLAUSULA. Xedea

Agiri honen xedea da lehiaketa bidez esleitzea taxi plaza bat Dulantzin, bidaiarien hiri barruko garraio zerbitzua, auto bidezkoa, esleitzeko. Dena den, Arabako Foru Aldundiak dagokion baimena eman beharko du herri arteko garraio zerbitzua onartzeko.

BIGARREN KLAUSULA. Izapidetzea, prozedura eta hautatze sistema

Orokorra izango da espedientea izapidetzeko era, eta esleitzeko era, lehiaketa, zenbait esleipen irizpiderekin.

HIRUGARREN KLAUSULA. Interesdunek bete beharreko baldin-tzak

Esleipendun izateko asmoa duten interesdunek ondoko baldin-tzak beteko dituzte:

a) Pertsona fisikoa izatea, hemezortzi urte edo gehiago izatea eta jarduera horretarako Zirkulazio Kodeak edo indarrean dauden legeek zehazten dutena baino gazteagoa izatea. Lizentzia hori pertsona bati baino ezin izango zaio eman.
b) Ez izatea beste auto-taxi lizentziarik beste inongo udalerritan.
c) Europar Batasuneko herritar edo, Espainiak izenpetuta dituen nazioarteko akordio edo hitzarmenetan xedatutakoarekin bat etorriz, herritartasun hori eskatzea beharrezko egiten ez duen herri batekoa izatea edo, bestela, Espainian atzerritarren eskubide eta libertateei buruzko legedian araututakoaren arabera, norberaren izenean garraio zerbitzua eskaintzeko nahikoak diren baimen edo lizentziak izatea.
d) Trafiko Buruzagitzak emandako gidabaimena izatea; hain zuzen ere, indarrean dauden arauen arabera, auto-taxiak gidatzeko gaitzen duena.
e) Aginpidea duenak aldez aurretik zigortu ez izana jarduera hori egitean, huts larri edo oso larri bat egin izanagatik.
f) Bidaiarien hiri eta herri arteko garraio zerbitzua, autoetan eskainitakoa, arautzen duen ordenantzak xedatutakoa beteko du lizentzia jasoko duen ibilgailuak. Era berean, ibilgailu horrek urte bi baino gutxiago izango ditu.
g) Gizarte erantzukizuna estalita izatea, garraio zerbitzua ematean erabiltzaileei kalteak eragiten zaizkienerako. Legeria bereziaren arabera nahitaez ordaindu behar diren gainerako arriskuak hartzen dituen aseguru poliza ere kontratatuko da.
h) Administrazioarekin kontratuak izenpetzeko inongo debekurik ez izatea.
i) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beterik izatea.

LAUGARREN KLAUSULA. Eskaerak aurkeztea

Honekin batera doan eranskinaren arabera egingo du interesdunak eskaera. Eskaerarekin batera baldintza orokorrak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak ere aurkeztuko ditu. Horretarako hilabete izango du baldintza administratiboen agiria ALHAOn argitaratzen denetik aurrera.

Prozeduran parte hartzeko eskaintzak bi gutun azal itxian aurkeztuko dira, ondokoak jasotzen dituztela barruan.

A gutun azala. Administrazio agiriak

a) Lizitatzailearen nortasun fisikoa egiaztatzen duten agiriak: NANa, pasaportea.
b) Beste auto-taxi lizentziarik ez duela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena.
c) Trafiko Buruzagitzak emandako gidabaimena, indarrean dauden arauen arabera, auto-taxiak gidatzeko gaitzen duena.
d) Zinpeko aitorpena, egiaztatzen duena aginpidea duenak aldez aurretik ez duela zigortu jarduera hori egitean, huts larri edo oso larri bat egin izanagatik.
e) Errolda ziurtagiria.

f) Zinpeko aitorpena, egiaztatzen duena administrazioarekin kontratuak izenpetzeko inongo debekurik ez duela.
g) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beterik dituela egiaztatzen duen agiria.

B gutun azala

a) Eskaintza.
b) Esleipen irizpideak arrazoitzen dituen agiria.

BOSGARREN KLAUSULA. Esleipen irizpideak

Honako irizpide hauen arabera esleituko da lizentzia:

? Ibilgailu egokitua izateagatik: 50 puntu.
? Garraio publikoaren zerbitzua eskaintzen, gutxienez, urtebeteko eskarmentua izateagatik: 0,50 puntu urteko; gehienez ere, 4 puntu.
? Eskatutako gidabaimena baino goragokoa izateagatik: 1 puntu.
? Egokitutako ibilgailuetan jendea garraiatzen aritu izanagatik: 0,05 puntu egiaztatutako hileko; gehienez ere, 5 puntu.

SEIGARREN KLAUSULA. Esleipendunaren betebeharrak

Lizentziaren esleipendunek 60 egun izango dituzte zerbitzua abian jartzeko. Zerbitzu hori eskaintzan adierazitako ibilgailuarekin eskainiko dute, eta Arabako Foru Aldundiaren Garraio Zerbitzuaren ezinbesteko baimenak izan beharko dituzte.

Lizentzia egitearen tasa ordainduko dute.

Era berean, aldizkari ofizialetan egindako iragarkiak ordainduko dituzte. Ordaindu beharreko hori ez da inoiz 300 euro baino gehiago izango.

ZAZPIGARREN KLAUSULA. Zerbitzua eskaintzea

Lizentziaren esleipendunak 60 egun izango ditu zerbitzua abian jartzeko. Zerbitzua eskaintzan adierazitako ibilgailuarekin eskainiko du, eta hori egin aurretik ondokoak aurkeztuko ditu:

? Lizitazio iragarkien ordainagiriak.
? Aseguruaren eta jarduera legezkoa dela egiaztatzen duten gainerako agirien kopia konpultsatua.

Zerbitzua indarrean dauden lege xedapenetan ezarritako eran eta baldintzetan eskainiko da; hain zuzen ere, bidaiarien hiri eta herri arteko garraio zerbitzua, autoetan eskainitakoa, arautzen duen ordenantzak xedatutakoaren arabera.

ZORTZIGARREN KLAUSULA. Aplikagarri diren legeak

Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren 2/2000 Legea, ekainaren 29koa, bidaiariak herri barruan eta herriz kanpo kotxez garraiatzeko zerbitzu publikoarena.

Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan Sailaren 243/2002 Dekretua, urriaren 15ekoa, bidaiariak herri barruan eta herriz kanpo kotxez garraiatzeko zerbitzu publikoaren legearen arautegia onartzen duena.

Aplikagarri diren gainerako legeak.

Dulantzi, 2014ko ekainaren 17an
ALKATEA


Joseba Koldo Garitagoitia Odria