ESLEIPEN-IRAGARKIA


Udalbatzaren Akordioaren arabera, Iragarki honen bidez deialdia egiten da, prozedura irekiarena, eskaintza ekonomiko onuragarriena, hainbat esleipen-irizpide, ?ALEGRIA-DULANTZIKO AZPIEGITUREN BERRIKUNTZA ETA AIARAKO ANDRA MARIAREN KALEAREN ZOLATZEA? obra-kontratuaren esleipenerako.

1.- Erakunde esleitzailea

Erakundea: Alegria-Dulantziko Udala
Espediente-zenbakia: 39/2014

2.- Kontratuaren xedea

Deskribapena: ?ALEGRIA-DULANTZIKO AZPIEGITUREN BERRIKUNTZA ETA AIARAKO ANDRA MARIAREN KALEAREN ZOLATZEA?
Gauzatzeko lekua: Alegria-Dulantzi
Gauzatzeko epea: 12 hilabete

3.- Izapidetzea, prozedura eta esleipen-modua

Izapidetzea: Ohikoa
Prozedura: Irekia, eskaintza ekonomiko onuragarriena, hainbat esleipen-irizpide.

4.- Oinarrizko esleipen-aurrekontua

Guztirako Zenbatekoa: 999.595,71 ? eta 209.915,10 ?, Balio Erantsiaren Zergari (BEZ) dagozkionak.

5.- Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko lekua

Alegria-Dulantziko Udala
Erakundea: Alegria-Dulantziko Udala
Helbidea: Herriko Plaza 1
Posta-kodea eta Herria: 01240 Alegria-Dulantzi
Telefono-zenbakia: 945-420027
Fax-zenbakia: 945-420394
E-posta: aalegria.general@ayto.alava.net

Sistemas Arco
Kalea: San Antonio 16
Posta-kodea eta Herria: 01005 Gasteiz
Telefono-zenbakia: 945-232813

Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko epemuga: eskaintzak aurkezteko epea bukatu baino 3 egun lehenago.

6.- Kontratistaren baldintza zehatzak

? Indarrean dagoen enpresa-sailkapenaren dokumentua, nortasun juridikoarekin loturiko datu guztiak jasotzen dituena.
? Azken 3 urteotan gauzaturiko obren zerrenda, 500.000 ?-tik gorako aurrekontua izandakoena.





7.- Eskaintzen balorazio-irizpideak

Prozedura irekietako kontratuen esleipenerako eskaintzen balorazio-irizpideak kontratu bakoitzerako ezarriko dira, unean uneko obra gauzatzeko ezaugarri eta baldintzen arabera, Baldintza Partikularren G atalean. Irizpide horiek ondoko hauen artean hautatuko dira:

a) Udalerriko langabeen kontratazioa: 25 puntu, puntu bana esleituta hilabetez lanaldi osoan kontrataturiko langile bakoitzeko.
b) Hobekuntzak proposamen ekonomikoan: 75 puntu; ondoko formularekin: 75 puntu eskaintza baxuenarentzat eta 0 puntu bajarik gabearentzat, gainerako eskaintzen puntuazioa ehunekoen arabera ezarrita.

8.- Enpresa-sailkapena

Taldea E 9
Azpitaldea 1 6
Sailkapena E C

9.- Eskaintzen edo partaidetza-eskabideen aurkezpena

=590; Aurkezpen-epemuga: Iragarkia Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta, hurrengo egunetik hasita, 26 egunera.
=590; Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 11.E baldintzaren arabera.
=590; Aurkezpen-lekua: Alegria-Dulantziko Udala. Herriko Plaza 1. 01240 Alegria-Dulantzi.

10.- Behin-behineko Bermea

Lizitatzaileek 28.000 ?-ko behin-behineko bermea eratu beharko dute, kontratua esleitu artean beren eskaintzei eutsiko dietela ziurtatze aldera.

11.- Eskaintzen irekiera

Data: Baldintza-orriaren 15. B artikuluaren arabera.

12.- Kontratugilearen profila, deialdiarekin loturiko informazioak eta baldintza-orriak jasotzen dituena

www.alegria-dulantzi.net eta www.euskadi.net

Alegria-Dulantzin, 2014ko ekainaren 10ean
ALKATEA


Joseba Koldo Garitagoitia Odria