IRAGARKIA. APAREJADORE EDO ARKITEKTO TEKNIKO BAT KONTRATATU


Guztiek jakin dezaten argitaratzen da, Udal honek APAREJADORE EDO ARKITEKTO TEKNIKO BAT KONTRATATUKO DUELA 6 HILABETEZ ZERBITZU ADMINISTRAZIO-KONTRATU BATEN BIDEZ, LANALDIA EGUNEAN BI ORDUKOA IZANGO DELARIK.

Baldintzak:

? 2014ko maiatzaeren 21a baino lehen Alegría-Dulantzin erroldatua egotea.
? Aparejadore edo Arkitekto Teknikoaren tituloa aterata edukitzea
? Aparejadoreen Elkargo Ofizialeko elkargokidea izatea.
? Laguntza teknikoagatik erantzukizun zibileko asegurua izatea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

? Curriculum Vitaea, bertan azken hiru urteetan egindako lanak zehaztu behar dira.
? Ikasketa-tituloen kopiak.
? Elkargokideturik egotearen ziurtagiria.
? Erantzukizun zibileko aseguruaren kopia.

Eskaera aurkezteko epea 2014ko ekainaren 6an 14:00etan amaituko da.

Eskaeren aurkezpena amaituta, hautagai guztiei elkarrizketa egingo zaie, eta honen bidez prestasuna eta kudeaketa gaitasuna ebaluatuko da.

Alegría-Dulantzin, 2014ko maiatzaren 22an
ALKATEA

Joseba Koldo Garitagoitia Odria