ESKAINTZA IRAGARKIA. IRUDI ETA PINTURA TAILERRA


2013ko ekainaren 19ko Gobernu Batzordearen akordioaren arabera, iragarki honen bidez prozedura irekirako deialdia egiten da, eskaintza ekonomikoki onuragarrienari erreparatuta, hainbat esleipen irizpide kontuan hartuta, ondoko zerbitzuaren kontratua esleitzeko: ?IRUDI ETA PINTURA TAILERRA?, datu hauen arabera:

1. ESLEITZEN DUEN ERAKUNDEA: DATU OROKORRAK ETA INFORMAZIOA ESKURATZEKO DATUAK:

a) Erakundea: Dulantziko Udala.
b) Dokumentazio eta informazio eskurapena:
1. Non: Dulantziko Udaletxea.
2. Helbidea: Herriko Plaza 1.
3. Herria eta Posta Kodea: 01240 - Dulantzi.
4. Telefono-zenbakia: 945-420027.
5. Telefaxa: 945-420394.
6. Posta elektronikoa: aalegria.general@ayto.alava.net
7. Kontratugilearen Profilaren Interneteko helbidea: www.alegria-dulantzi.net
8. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko epemuga: eskaintzak aurkezteko epea bukatu baino 3 egun lehenago.
c) Espediente-zenbakia: 36/2013.

2. KONTRATUAREN XEDEA:

a) Mota: Zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: ?IRUDI ETA PINTURA TAILERRA?.
c) Non emango da:
1. Helbidea: Udal Eraikinak.
2. Herria eta Posta Kodea: 01240 - Dulantzi.
d) Egikaritzapen epea: 4 urte.
e) Luzapen onarpena: Bai.
f) CPV (Nomenklatura Erreferentzia): 92312200-3.

3. IZAPIDETZEA ETA PROZEDURA:

a) Izapidetzea: Arrunta.
b) Prozedura: Irekia.
c) Esleipen irizpideak: Hainbat.

4. OINARRIZKO ESKAINTZA AURREKONTUA

Kontratuaren gehieneko prezioa: 13.260 ?. BEZ: 1.801,20 ?. Guztira: 15.061,20 ?.
Prezio Unitarioak:
? Haurrentzako Tailerra: Prezioa esleipen orduko: 30 ?, eta 3 ? BEZ.
? Helduentzako Tailerra: Prezioa esleipen orduko: 30 ?, eta 6,3 ? BEZ.

5. ESKATURIKO BERMEAK:

Behin betikoa: %5.

6. KONTRATISTAREN BALDINTZA ESPEZIFIKOAK:

3. Enpresariaren kaudimena:

3.1 Enpresariaren kaudimen ekonomiko eta finantzarioa ondokoen bitartez egiaztatu ahal izango da:

a) Erakunde finantzarioaren adierazpen egokiak, edo, badagokio, arrisku profesionalengatiko kalte-ordain aseguru bat duelako ziurtagiria.






b) Negozioen bolumen osoari buruzko adierazpena, edo, badagokio, kontratuaren xedeari dagokion jarduera esparruko negozioen bolumenari buruzkoa, asko jota enpresariaren jarduerak sortu edo hasi zirenetik eskuragarri dauden azken hiru ekitaldiei dagokiena, aipatu negozio bolumenaren inguruko erreferentziak egonez gero.

3.2. Zerbitzu kontratuetan, enpresarien kaudimen teknikoa ondokoen bidez egiaztatuko da:

a) Azken hiru urteotan emandako zerbitzu edo egindako lan nagusien zerrenda, horien zenbatekoa, datak eta hartzailea, publikoa edo pribatua, barne. Egindako lanak edo emandako zerbitzuak erakunde eskudunak emandako edo ikus-onetsitako ziurtagiri bidez egiaztatuko dira, hartzailea sektore publikoko erakunde bat izanez gero, edo, hartzailea subjektu pribatua bada, berak emandako ziurtagiri baten bidez, edo, ziurtagiri hori izan ezean, enpresariaren adierazpen baten bidez; badagokio, ziurtagiri horiek zuzenean jakinaraziko dizkio agintaritza eskudunak kontratazio organoari.
b) Tailerra emango duen pertsona Arte Ederretan lizentziaduna delako ziurtagiria.

7. KONTRATUAREN ALDAKETA

Kontuan hartuta izen-emate, erabilera edota programazioaren arabera dabiltzan jarduerak direla, %20ra bitarteko aldaketak onartuko dira urtero kontratatzen den ordu kopuru handiago edo txikiagoari dagokionez.

8. PARTE-HARTZEKO ESKAINTZA EDO ESKAEREN AURKEZPENA:

a) Aurkezteko epemuga: Iragarkia Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean (ALHAO) argitaratu eta 15 egunera.
b) Aurkezpen modalitatea: Paperean.
c) Aurkezpen lekua:
1. Non: Erregistro Orokorra.
2. Helbidea: Herriko Plaza 1.
3. Herria eta Posta Kodea: 01240 - Dulantzi.
4. Posta elektronikoa: aalegria.general@ayto.alava.net
c) Eskaintzaileak bere eskaintza mantendu beharreko epea: 3 hilabete.

9. ESKAINTZEN IREKIERA:

a) Deskribapena: Kontratazio Mahaia.
b) Helbidea: Herriko Plaza 1.
c) Herria eta Posta Kodea: 01240 - Dulantzi.
d) Data eta Ordua: 3. egun balioduna proposamenak aurkezteko epemugatik aurrera.

10. PUBLIZITATE GASTUAK

Esleipendunaren kontura, 300 ?ko mugarekin.

Dulantzin, 2013ko ekainaren 21ean
ALKATEA


Izp.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria